Mundua aldaketa politiko, ekonomiko eta sozial sakonak jasaten ari da, eta, inoiz gertatu ez den bezala, “mundu osoan, aldi berean, etenik gabe, modu azeleratuan, eta bizitza sozialeko esfera guztietan ari dira gertatzen.
Globalizazioak eta haren garapen-baldintzek agenda politiko berri bat mahaigaineratu dute. Gainera, egungo globalizazio ereduak nazio-estatuaren esparrua gainditzen eta ahultzen du, eta, horrekin batera, baita demokrazia ere. Estatua ez dago krisian soilik espazioari dagokionez, bere nortasunaren krisian ere badago; batetik, egitura politikoek ez dituzte kontrolatzen errealitate ekonomiko eta soziala, eta, bestetik, herritarren nortasun politikoa sakonki eraldatzen ari da, eta horrek baldintzatu egiten du ordezkaritzako demokrazien egitura politikoen errealitatea.
EKIMENA Demokraziari buruzko ulermenak gurean
EKIMENA Demokraziari buruzko ulermenak gurean
EKIMENA Demokraziari buruzko ulermenak gurean
EKIMENA Demokraziari buruzko ulermenak gurean