Gaia

Berrikuntza ekosistemak

Berrikuntza-ekosistemak eraldaketa-eragileek osatutako sareak dira. Beste eragile batzuekin konektatzeko eta haiekin lan egiteko konpromisoa hartzen dute sare hauetako kideek.

Berrikuntza-ekosistema horiek eraikitzeko, topaguneak aktibatu eta erraztu behar dira. Horietan batzen dira eragile talde anitza, ikuspuntu desberdinak eta ezagutza-mota desberdinak. Askotariko pertsona-taldeak eta ekimenak antolatzeko modua eskaintzen dute, eta eraldaketa-ahaleginak konektatzeko eta zabaltzeko gai dira. Testuinguru konplexu eta ezezagunetan aurrerabideak esploratzeko aukera eskaintzen dute.

Konplexutasun handiko eta elkarren artean lotutako erronken egungo testuinguruan, eraldaketa aktibatzeko, aldaketak sustatu behar ditugu hainbat maila eta espaziotan. Gainera, horiei aurre egiteko dauden baliabideak mugatuak dira, eta, beraz, ahaleginak lotzeko eta pertsona edo erakunde bakoitza modu isolatuan sortzen ari den inpaktua handitzeko bideak aztertu behar ditugu. Testuinguru horretan jarduteko helburuarekin, ikuspegi sistemikoa sortzen da eta ikuspegi hori jarraitzen dugu Berrikuntza Ekosistemetan.

EKIMENAK

FILTROAK

Ekimenaren izena

Gaia

Urtea

Lekua

transformazio-ekosistemak-ezagutza-ataria

Transformazio-ekosistemak

ARTEFAKTUAK

EKIMENA Transformazio-ekosistemak

Amaituta
DATA 2022
Amaituta
DATA 2022