Jakina da eta hainbat espazioetan horrela nabarmentzen ari da: mundua egiturazko aldaketa sakonak bizitzen ari da, eta aurrean ditugun erronkak sistemikoak eta aurrekaririk gabeko eskala batekoak dira.
Kontestu honetan, eta hainbat adituren ustetan, lankidetzazko gobernantza izan daiteke demokraziaren krisiari aurre egiteko aterabide bat. Arantzazulab-en tesia honako hau da: gobernuen, gizarte antolatuaren eta herritarren arteko lankidetza-sareak indartuz bakarrik lortuko dugu egungo agendak mahaigaineratzen dizkigun erronka konplexuei erantzuna ematea.
Erronka horiei lankidetzazko gobernantzaren bidez erantzuteko, lan-metodologia aproposak behar dira, tokian tokiko egoeretara egokituak. Helburu horrekin bat eginez, Demokraziaren Berrikuntzarako Diseinua deritzon lan-metodologia ari da garatzen Arantzazulab.
Horrek berrikuntza eta esperimentazio aktiboa eskatzen du: egiteko eta pentsatzeko modu berriak sustatzea; deliberazio-espazioak erraztea eta ezagutza sistematizatzea; aktoreen arteko sareak diseinatu, artikulatu eta erraztea.
FILTROAK
Ekimenaren izena
Gaia
Urtea
Lekua
Sorry, we couldn't find any posts. Please try a different search.
EKIMENA