Ekimena
Tolosako Herritarren Batzarra
oinarrizko datuak
Martxan
IRAUPENA
2022-2024
LEKUA
Arantzazu
AKTIBITATE MOTA
Prozesua
deskribapena
Tolosako udala eta Arantzazulab elkarlanean prozesu berritzailea sustatu dute, xede izanik premiazko erronka konplexu bati lankidetza publiko-komunitariotik erantzunak aurkitzea. ELGAren bidelaguntzarekin Herritarren Batzarra diseinatu eta gauzatu egin da.
Tolosan osasun eta ongizate emozionalarekin lotutako erronkak goranzko joeran daude, eta inor ez da gai izaten ari beharrezko irtenbideak aurkitzeko. Zehazki, honako galdera egin da Herritarren Batzarrean parte hartu duten herritarrei: Zer egin dezake Tolosako Udalak lankidetza publiko-komunitarioaren bidetik, guztion osasuna eta ongizate emozionala hobetuko duen Tolosa lortzeko?
Ausaz aukeratutako 32 tolosarrek gaiari buruz informazioa jaso, deliberatu eta udalari gomendio-kolektiboak aurkeztu dizkiote. Ondoren, Tolosako Udalak herritarren gomendioei erantzun die honakoa azalduz: zein gomendio inplementatuko diren eta nola, eta zein gomendio ez diren aurrera eramango eta zergatik.
helburua
Tolosako Herritarren Batzarrak aukera ematen ditu:
- Herritarren gomendio informatuak txertatzea udal-araudia lantzerakoan;
- Herritarrek ekintza posibleak nola lehenesten dituzten ulertzea;
- Gizarte-ekintzaren legitimitatea handitzea aztergai dugun eremuan;
- Interes-taldeen inpaktuak agerian uztea;
- Blokeo politikoei aurre egitea;
- Gobernantzan, herritarrek parte hartzeko konpromisoa betetzea ongizate emozionalari aurre egitean.
parte hartzaileak
Arantzazulab, Tolosako Udala, Aztiker, Prometea, EHU
ekarpena
Sorry, we couldn't find any posts. Please try a different search.
Sorry, we couldn't find any posts. Please try a different search.
EKIMENA Tolosako Herritarren Batzarra
EKIMENA Tolosako Herritarren Batzarra
EKIMENA Tolosako Herritarren Batzarra
EKIMENA Tolosako Herritarren Batzarra