Ekimena

Gipuzkoako Herritarren Batzarra

oinarrizko datuak

Martxan

IRAUPENA

2022-2024

LEKUA

Arantzazu

AKTIBITATE MOTA

Prozesua

deskribapena

Gipuzkoako Herritarren Batzarra demokrazia deliberatiboa praktikan jartzeko egitasmoa da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Telesforo Monzon Herrigintza laborategiak eta Arantzazulab-ek sustatu dute, Deliberativa aholkularitzaren bidelaguntzarekin. ELGA/OCDE erakundeak, zehaztutako praktika onen printzipioak oinarri hartuta, 2022ko azaroan abiatu zen Herritarren Batzarra. Ia urtebeteko diseinu lana eta gero, ausaz edo zozketa zibiko bidez aukeratuak izan ziren Gipuzkoako 32 herritar, lurraldeko aniztasuna ordezkatzeko irizpide ezberdinak kontuan hartuta (adina, generoa, hezkuntza-maila, hizkuntza ezagutza, bizitokia eta tokiko produktuei ematen zieten garrantzia).

Aukeratutako 32 herritarrek 40 orduko deliberazio-prozesuan parte hartu zuten 2022ko azaroa eta 2023ko abendua bitartean lau asteburuetan elkartu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako erronkari erantzun eta proposatutako galderari gomendioak egiteko. Prozesuan gaian adituak diren pertsonek ere parte hartu zuten, herritarrei beharrezko informazioa helarazteko.

Gipuzkoako gizarteak, munduko beste gizarte askok bezala, dilema bati egin behar dio aurre gaur egun. Alde batetik, landa-eremuko lehen sektorean (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren kudeaketaz ari gara nagusiki hemen) bizi eta lan egiten duten pertsonek zailtasun handiak dituzte ingurune horretan bizirauteko. Eta bestetik, landa-eremua bereziki kaltebera da eta nekazaritza-sektoreak berebiziko aukerak eta erantzukizunak ditu klima-larrialdiaren aurkako borrokan eta egokitzean.

Herritarren Batzarrari galdera hau egin zaio: Nola bermatu dezakegu Gipuzkoako nekazal-jarduera klima-larrialdiari aurre egiteko?

helburua

Landa-eremua eta Klima Batzarrak aukera emango du:

  •     Herritarren gomendio informatuak txertatzea udal-araudia lantzerakoan;
  •     Herritarrek ekintza posibleak nola lehenesten dituzten ulertzea;
  •     Gizarte-ekintzaren legitimitatea handitzea aztergai dugun eremuan;
  •     Interes-taldeen inpaktuak agerian uztea;
  •     Blokeo politikoei aurre egitea;
  •     Gobernantzan, herritarrek parte hartzeko konpromisoa betetzea ongizate emozionalari aurre egitean.

parte hartzaileak

ekimenak_ikonoa_1

Arantzazulab, Gipuzkoako Foru Aldundia, TELESFORO MONZON eLab, Deliberativa, Aztiker, Artaziak, EHU

ekarpena

METODOLOGIAREN FASEAK

Sorry, we couldn't find any posts. Please try a different search.

AKTIBITATEAK

Sorry, we couldn't find any posts. Please try a different search.

ARTEFAKTUAK

EKIMENA Gipuzkoako Herritarren Batzarra

Amaituta
DATA 2022-2024

EKIMENA Gipuzkoako Herritarren Batzarra

Amaituta
DATA 2022-2024